Hemen dauzkagu ya….udaran erabiltzeko prest!!! Egin zure eskaera e-mailez eta eramango dizugu!!!! Ya están aquí!!!! Prepárate para el verano!!! Pídelos por mail y te los entregamos…..!!! Las camisetas son unisex. nualaelkartea@gmail.com Eskerrikasko!!!
Nuala Elkarteak, lokala estreinatu du Elgoibarko Santa Klara komentua egon zen eraikinean. Horilortu ahal izan dugu La Caixa Fundazioak egindako ekarpen ekonomikoari esker, eta Gautenaelkarteak Santa Klara komentuan utzi digun lokalari esker. Esan, aldi berean, Udalak komentuautzi diola laguntza-erakunde horri. Nualak, eskerrak eman nahi dizkio La Caixa Fundazioari bigarren urtez jarraian gureelkartearekin lankidetzan aritu delako, trukean inolako ordainik jaso gabe. Horri esker,aurrerantzean, Nuala elkarteak leku egokia izango du komentuaren barruan, bilerak etakudeaketa lanak egin ahal izateko.
Berriz antolatu ditugu gure gazteentzat kolonia irekiak udako arratsaldeetako. Oso ondo pasatu dute.
22ko Uztaila. Nualako kamisetas eta gorrak salgai. Hasi zure uda beraiekin. Bidali eskaera gure mail-era: nualaekartea@gmail.com
Aniztasun funtzionala duten haur eta nerabeei zuzendutako “Elgoibar mugimenduan” ekimena abian. Aniztasun funtzionala duten nerabe eta gazteei zuzenduta dago eta programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz. Maiatzaren 8an burutu zen lehen saioa. Hilean behin izango dira saioak, igandeetan 17:30etik 19:30era. Helburua talde lanean aritzea da, 9 inteligentzia multiploak landu, pertsona ahaldundu eta batez ere ondo pasatzea. Horretarako, dinamika desberdinak erabiliko dituzte, ondo pasatzeko xedearekin.
Aurten lehen aldiz, gure neska mutil batzuk parte hartu dute umeen danborradan….Bagoaz poliki poliki…
Gure gazteek kirol askotan parte hartzen dute: surf-a, pilota, futbola, arrauna, zaldian ibili, eskalada, piscina…eta hemendik aurrera, igeriketa egokitutako taldetxo bat ere daukagu.
Fevaseko adimen desgaitasuna duten pertsonek beren errezeta propioa egin dute osasun-arloko profesionalentzat (eta beste eremuentzat)
Elgoibarko Udala-k Gautena Elkarteari laga dio Santa Klara Komentuaren erabilera. Ane Beitia Elgoibarko Alkateak eta Amaia Lopetegui, Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartearen zuzendariak, erabilera lagatzeko hitzarmena sinatu zuten komentuan bertan. Elkarteak egiten duen lana indartzen lagunduko duen akordioa da, afektatuak eta haien familiei beren bizi-kalitatea hobetzeko behar dituzten baliabideak emanez. Lagapen honi esker, 560 metro karratuko eremu hau eguneko zentro gisa eta helduentzako eta zahartze prozesuan dauden pertsonentzako atsedenaldirako espazio gisa erabiliko da, baita aisialdiko jarduerak egiteko eta familiei laguntzeko ere.
Nualaren gomendioz, Elgoibarko Udaletxeak eta Lagunkoiako lagunak martxan jarri zuten oinezkoen pasabideak piktogramekin margotzeko iniziatibari.Horrela, herri lagunkoiagoa lortzen dugu bere ingurua ulertzeko arazoak dituzten pertsonentzat. EU: https://labur.eus/LjIqk