2015. urteko azaroan, Nuala Gardner eskoziarrak hitzaldi bat eskeini zuen Elgoibarren, “Un amigo como Henry” idatzitako liburuan oinarritutako “After Thomas” filmaz hitzegiteko. Filma hau bere seme den Dale autismoaz zuzeneko diagnosia egiteko, eskolaratze eta tratamendu egokia jasotzeko, familiak egiten duen esfortzuaz datza.

Elgoibarko udalaren ongizate zerbitzuei esker, dozena bat familia Nualarekin bildu ginen. Bilketa honetatik gehiago etorri ziren eta gure haurren inklusioa bermatzeko beharra ikusita, familien elkarte bat eraiki genuen. Horrela jaio zen Nuala Elkartea.