Elgoibar mugimenduan

Aniztasun funtzionala duten haur eta nerabeei zuzendutako “Elgoibar mugimenduan” ekimena abian.  Aniztasun funtzionala duten nerabe eta gazteei zuzenduta dago eta programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz.

Maiatzaren 8an burutu zen lehen saioa. Hilean behin izango dira saioak, igandeetan 17:30etik 19:30era. Helburua talde lanean aritzea da, 9 inteligentzia multiploak landu, pertsona ahaldundu eta batez ere ondo pasatzea. Horretarako, dinamika desberdinak erabiliko dituzte, ondo pasatzeko xedearekin.