Nuala Elkarteak bere lokala irekitzen du

Nuala Elkarteak, lokala estreinatu du Elgoibarko Santa Klara komentua egon zen eraikinean. Hori
lortu ahal izan dugu La Caixa Fundazioak egindako ekarpen ekonomikoari esker, eta Gautena
elkarteak Santa Klara komentuan utzi digun lokalari esker. Esan, aldi berean, Udalak komentua
utzi diola laguntza-erakunde horri. 

Nualak, eskerrak eman nahi dizkio La Caixa Fundazioari bigarren urtez jarraian gure
elkartearekin lankidetzan aritu delako, trukean inolako ordainik jaso gabe. Horri esker,
aurrerantzean, Nuala elkarteak leku egokia izango du komentuaren barruan, bilerak eta
kudeaketa lanak egin ahal izateko.