Inklusioa

Gizartearen eraldaketa nahi dugu. Normalizazio eta aukera gehiago edukitzeko ari gara borrokan, klaseetara besteekin joateko, eskolako kiroletan parte hartzeko, kultura ekintza ezberdinetan parte hartzeko, etengabeko heziketa edukitzeko, lana aurkitzeko, eguneko gune eta etxebizitza tutelatuak herrian edukitzeko…

Inklusioa lortzeko aurkitzen dugun oztopo nagusiak sinesmenak, ezjakintasunak, ez ikusiak eta erresistentzia emozionalak dira, inklusioa ez bait da toki bat jarrera bat baizik.

Guregana hurreratu nahi duten pertsona guztiei irekita gaude, ideiak sortzeko, bolondresak izateko… asko eskertuko ditugu.