Helburuak

Loading…

1.Familiak

Gure helburu nagusia aniztasun funtzionala duten pertsonen eta beraien familien ongizatea eta bizitza hobekuntza bermatzea da. Elgoibar, Mendaro eta inguruneko herrietako familien elkargunea izan nahi dugu, denon artean informazio trukea egiteko.

Horretarako 15 egunean behin biltzen gara eta bilera hauetan proposamen, lanak, esfortzuak, desioak eta abar etaz hitz egiten dugu.

Nahi baduzu gurekin harremanetan jarri nualaelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi.

2. Gizarte

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatea nahi dugu eta baita ere, gizartearen sentsibilizazioa, gure neska mutilen normalizazioa gizartearen edozein lekutan eta arloan.

Aukera eta normalkuntzaren kultura zabaldu nahi dogu.

Gai gara.

Adibidez, Covid-19ren ondoren, Elgoibarko jaien Umeen Danborradan parte hartu dugu lehen aldiz. Oso gustora gainera. Bagoaz poliki poliki.

Gipuzkoako Kirol Egokituarekin lanean gaude Elgoibarren taldetxo bat sortzeko, ohiko multikirol taldeetan ez diren sartzen mutikoekin. Kirola behar dute eta nahi dute. Era berean, Patronatoakin hizketan gaude gure kirolariak beste disziplina batzuetan ere parte hartu dezaten.

Gure neska mutil helduak ere bere tokia bilatzen ari dira. Batzuk bere aukera nahi dute lan munduan, besteak, herriko ekintzetan parte hartzea. Batzuk lan praktikak egiten ari dira tailleretan, Janari Bankuan,e.a.

Gizartean zehar parte hartu nahi dute.
Eta zuk, zer egin dezakezu inklusioaren alde?

Zabiltzan gauzetan parte hartu dezakete gure gazteak? Ateak zabalik dauzkagu, gurera hurbildu nahi duen orori. Zerbaitetan lagundu dezakezu? Seguru baietz…ideak ematen, bolondres lanetan,e.a. ..pillo bat eskertuko dugu.